2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Izarra H.I.

Hauek dira aste honetan gure artean izan ditugun lagunak, Izarra herri eskolako 2. eta 4. mailako ikasleak. Oso ondo portatu dira eta primeran pasatu dugu beraiekin. Aktore onak direla ikusi dugu eta zaldietan ere oso ondo ibiltzen direla erakutsi digute. Eta pasta goxoak egiten, Argiñano baino hobeak dira.

Aupa koadrila, jarraitu horrela!!!



Antolakuntza garrantzitsua da, baina gogoa izatea gehiago.

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

San Luis - La Salle (Donostia)

Donostiako San Luis La Salle ikastetxekoak izan ditugu aste honetan. Altza, Intxaurrondo, Amara, San Pedro, Oiartzun, Errenteria, Herrera, eta inguruko auzo eta herritakoak ziren. Taldearen aurrean zuzen nola hitz egiten den ikasi dugu, beste kontu askorekin batera. Sutearen simulakroa eta Nintendorekin ere izan ditugu esperientzi politak. Jarraitu horrela eta bejondeizuela.


2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea


Errealitatearen pertzepzio anitzak daude. Bakoitzak bere ikuspuntua du eta errespetatu behar da.

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Presentación de María (Gasteiz)

Hemen daude aste honetan egin ditugun lagun berriak. Alaiak, hiztunak, oso aktore onak…guk zuekin disfrutatu egin dugu…eta zaldiak ere bai, oso lasai egon ziren.

Segi horrela, lagunak, hain jatorrak izaten.



Norberak bizi ez duena, ezinezkoa da besteei biziaraztea. Inkoherentzia agerian geratzen da.

2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Zuazola-Larraña (Oñati)


Hauxe da Oñatitik etorri zaigun talde jatorra. Neska mutil atseginak eta martxosoak denak. Badakigu oso ondo pasatu dutela, batez ere gaueko parradentan je, je, je. Gu ere primeran egon gara beraiekin eta espero dugu beraiek ere gurekin.
Aupa Oñati! eta aupa Alkiza!


Antolakuntza garrantzitsua da, baina gogoa izatea gehiago.

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Zaragueta (Orio)


Aupa Orio!!!

Bi mila hamahiruko
Azaroan gaude
Euriak aste osoan
Hartuaz goi ta behe
Baina koadrila pozik
Genuen halare
Biba oriotarrak
Esan beldur gabe

Abesten ta dantzatzen
Munduko onenak
Pelikula bikainak
Egin dituztenak
Bildu dituzte hemengo
Ia gaztain denak
Zuek zerate gure
Lagun jatorrenak


Eginiko bideak ez dauka atzera bueltarik; beti dauka ondorioren bat. Ez da definitiboa, hurrengo pausoaren abiapuntu bihurtzen da.

2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

LA ASUNCIÓN (DONOSTIA)


Aupa La Asuncion ikastetxeko 6. mailakoak. Horiek izan ditugu aste honetan Alkizan. Oso ondo pasatu dugu guk beraiekin, eta espero dugu baita beraiek gurekin ere. Oso ondo egin dituzte kontu guztiak, baina bereziki onak izan dira perretxikoak biltzen. Koldo oso jatorra da eta oso biltzaile ona. Ez zaituztegu denbora luzean ahaztuko. Horretarako oso ona izango da zuek ere ahalegina egitea, eta orrialde honetan zuen kontutxoak kontatzea idatziz. Guk irakurritakoan erantzungo dizuegu. 



Burua ez da ontzi bat, betetzeko daukaguna; egur bat da, eta su eman behar diogu, egiarekiko maitasuna berpizteko eta haren bilaketa bultzatzeko.

Plutarco

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Langaitz (Errenteria)


Gurekin izan ditugu errenteriar neska-mutil jator hauek, kuadrila mundiala oso gazte alai eta martxosoak. Oso gustura ibili dira  egunez eta batik bat, gauez
diskotekan eta beldurrezko istorioak kontatzen...




Esperientzia ez da gizakioi gertatu ohi zaiguna, baizik eta gertatzen zaigun horrekin zer egiten dugun.

Aldous Huxley

2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

CRISTOBAL GAMON (ERRENTERIA)

Cristobal Gamon institutoko DBH1eko talde jator hau izan dugu aste honetan gure artean. 24 ikasle izan dira, denak alaiak, jatorrak, sukaldari onak, zaldun bikainak eta lagun hobeak.
ZORIONAK KOADRILA! JARRAITU HORRELA!



 

10.000 kilometroko bidaia beti hasten da pauso batekin.

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Itzio (Eibar)


Eibarko Itzio DBHkoak izan dira gurekin urriko aste honetan. Eguzkia eta eguraldi ona izan ditugu, azken eguna arte. Gauetan sekulako parrandak egin dituzte, batez ere lehenengoan, eta gero lo zeuden. Eskerrak dantza egitea oso gustukoa zuten, batez ere neskak mutilekin eta alderantziz. Kar! kar! kar!

2013(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

2013(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Irungo La Salle


Irungo La Sallekoa izan dugu hirugarren taldea, 30 ikaslez osatua; 16 neska eta 14 mutil. A ze nolako kuadrila alaia eta jatorra. Lehenengo egunean ia, ia gau pasa egin zuten, a ze martxa!!. Nekaezinak dira, mendira joateko prest, aktore lanetan bikainak... Zorionak!!! Segi horrela!!!


Ez madarikatu iluntasuna, piztu pospolo bat iluntasunean.
Jose Maria Arizmendiarrieta

2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

KOLDO MITXELENA


Bigarren txanda hau, Gasteiztik etorri zaigu, DBH1eko 20 ikasle. Talde jatorra benetan egun hauetan izan duguna. Ikasle alaiak, sukaldari onak, zaldun trebeak eta aktore bikainak.
ZORIONAK KOADRILA¡¡¡¡
Huts egiten ez duenak ez du aurrera egiten, huts egiteetatik ikasten duenak baizik.

2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

MOGEL ISASI

Ikasturte honetako lehen taldea izan dugu Eibarko J.A. Mogeleko hau. DBH2ko hogeita hamaika neska-mutil izan ditugu, zein baino alaiago eta martxosoago. Gehien gustatzen zitzaiena zen dantzan egitea mutilei neskekin, eta neskei mutilekin. Ja, Ja, Ja, Ja, Ja. Pelikula bikainak egin dituzte eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorrak badu jadanik jabea: Eibar J.A. Mogeleko DBH2ko ikasleak. ZORIONAK¡¡¡¡

2013(e)ko irailaren 13(a), ostirala




Agian ahaztuko dute esan diezuna, baina ez dute ahaztuko sentiarazi diezuna.

Carl W. Buechner