2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Langaitz (Errenteria)


Gurekin izan ditugu errenteriar neska-mutil jator hauek, kuadrila mundiala oso gazte alai eta martxosoak. Oso gustura ibili dira  egunez eta batik bat, gauez
diskotekan eta beldurrezko istorioak kontatzen...




Esperientzia ez da gizakioi gertatu ohi zaiguna, baizik eta gertatzen zaigun horrekin zer egiten dugun.

Aldous Huxley

2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

CRISTOBAL GAMON (ERRENTERIA)

Cristobal Gamon institutoko DBH1eko talde jator hau izan dugu aste honetan gure artean. 24 ikasle izan dira, denak alaiak, jatorrak, sukaldari onak, zaldun bikainak eta lagun hobeak.
ZORIONAK KOADRILA! JARRAITU HORRELA!



 

10.000 kilometroko bidaia beti hasten da pauso batekin.

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Itzio (Eibar)


Eibarko Itzio DBHkoak izan dira gurekin urriko aste honetan. Eguzkia eta eguraldi ona izan ditugu, azken eguna arte. Gauetan sekulako parrandak egin dituzte, batez ere lehenengoan, eta gero lo zeuden. Eskerrak dantza egitea oso gustukoa zuten, batez ere neskak mutilekin eta alderantziz. Kar! kar! kar!

2013(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

2013(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Irungo La Salle


Irungo La Sallekoa izan dugu hirugarren taldea, 30 ikaslez osatua; 16 neska eta 14 mutil. A ze nolako kuadrila alaia eta jatorra. Lehenengo egunean ia, ia gau pasa egin zuten, a ze martxa!!. Nekaezinak dira, mendira joateko prest, aktore lanetan bikainak... Zorionak!!! Segi horrela!!!


Ez madarikatu iluntasuna, piztu pospolo bat iluntasunean.
Jose Maria Arizmendiarrieta