Hemen daude aste honetan egin ditugun lagun berriak. Alaiak, hiztunak, oso
aktore onak…guk zuekin disfrutatu egin dugu…eta zaldiak ere bai, oso lasai egon
ziren.
Segi horrela, lagunak, hain jatorrak izaten.
Norberak bizi ez duena, ezinezkoa da besteei biziaraztea. Inkoherentzia agerian geratzen da.
Hauxe da Oñatitik etorri zaigun talde jatorra. Neska mutil atseginak eta martxosoak denak. Badakigu oso ondo pasatu dutela, batez ere gaueko parradentan je, je, je. Gu ere primeran egon gara beraiekin eta espero dugu beraiek ere gurekin.
Aupa Oñati! eta aupa Alkiza!
Antolakuntza garrantzitsua da, baina gogoa izatea gehiago.
Aupa La Asuncion ikastetxeko 6. mailakoak. Horiek izan ditugu aste honetan Alkizan. Oso ondo pasatu dugu guk beraiekin, eta espero dugu baita beraiek gurekin ere. Oso ondo egin dituzte kontu guztiak, baina bereziki onak izan dira perretxikoak biltzen. Koldo oso jatorra da eta oso biltzaile ona. Ez zaituztegu denbora luzean ahaztuko. Horretarako oso ona izango da zuek ere ahalegina egitea, eta orrialde honetan zuen kontutxoak kontatzea idatziz. Guk irakurritakoan erantzungo dizuegu.
Burua ez da ontzi bat, betetzeko daukaguna; egur bat da, eta su eman behar diogu, egiarekiko maitasuna berpizteko eta haren bilaketa bultzatzeko.