Aste honetan Gorbea mendiaren magaletik etorritako taldea izan dugu. Orozko haranatik hain zuzen ere. Euskara garbian egiten zuten, eta hitz berri batzuk ikasi ditugu beraiekin. Primeran pasa dugu guztiok batera, eta mendian animalia pila bat ikusi ditugu: hogeita lau. Zorionak eta segi horrela.
2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena
2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna
Ama Guadalupekoa (Hondarribia)
Jaizkibel azpitik, talde jator hau etorri zaigu eta egun bikainak pasa ditugu elkarrekin. Ikasle jator eta alaiak, dantzari onak, beti jolasetan parte hartzeko prest eta beti umore onean.
Jarraitu horrela lagunak!!!
Aupa Alkiza!!! eta Aupa Hondarribi!!!
2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna
Ugaro (Legorreta) eta Errekalde (Oñati)
Hau izan da aste honetan izan dugu taldea. Legorretako Ugaro eta Oñatiko Errekalde eskoletako neska-mutilak. Zein baino zein jatorragoa, abeslari onak, sukaldari trebeak eta garrantzitsuagoa den zerbait, lagun ezin hobeak.
Jarraitu horrela!
Aupa Oñati! eta Gora Legorreta!
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
Aranbizkarra (Gasteiz)
“Eguzkiaren lagunak” deitu diegu barnetegian Gasteizko Aranbizkarra ikastolako neska-mutilei. Aspaldiko partez, eguzkia gurekin izan da, lagun hauek eskatuta. Pozik, alai, elkarrekin dantza egiten, neskak mutilekin, mutilek neskekin, guztiekin… Horrela ibili gara lau egunetan. Eskerrik asko eta musu handi bat.
2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea
Zeanuri H.I. (Zeanuri)
Gorbea mendiaren magaletik, Ernio mendiaren magalera etorri zen Zeanuriko koadrila ez dugu ez berehalakoan ahaztuko. Askok guk geuk baino hobeto egiten zuten euskaraz, Arratia aldeko ukitu xarmant eta ederrarekin. Eskerrik asko hainbeste erakusteagatik, eta zareten bezalakoak izateagatik.
2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna
San Vicente de Paul II (Irun)
Lagun hauek, Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko lagunak dira, LH4 mailako ikasleak joan zen astean egondakoak bezala. Koadrila jatorra eta alaia hau ere.
Eguraldia primekoa izan dugu eta oso ondo pasatu dugu beraiekin. Gainera, oso sukaldari onak dira eta beraiek egindako pasta guztiak jan ditugu. Ja, ja, ja.
Aupa koadrila! Gora Irun! eta gora San Vicenteko lagunak!
2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna
San Vicente de Paul I (Irun)
Hauek dira aste honetan gure artean izan ditugun lagunak. Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko lagunak, LH4 mailako ikasleak. Koadrila jatorra eta alaia izan da, eta oso ondo pasatu dugu beraiekin. Orain 27 lagun berri ditugu. Ez al da horrela?
Gora Irun! eta gora San Vicenteko lagunak!
2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna
Plaentxi (Soraluze)
Aste honetan Plaentxi edo
Soraluzeko ikastetxeko neska-mutilak izan ditugu. Eguraldia oso txarra izan
dugu, triste egoteko modukoa, baina ezta pentsatu ere!!! Inoiz baino alaiago
eta umoretsuago agertu dira. A! eta neska eta mutilen artean gertatutakoak,
horiek ez ditugu kontatuko. Mila esker!!!
2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena
Aitor Ikastola (Donostia)
Hauek
Aitor ikastolako lagunak dira. Oso dantzari onak eta alaiak izan dira, eta
neskak eta mutilak primeran konpondu dira. Eguzkia ere beraiek ekarri dute, eta
pasa ere egin dira pixka bat, ze azken egunean gehiegi berotu da. Eskerrik asko.
2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna
Amara Berri (Donostia)
Hauek dira aste honetan gure artean izan ditugun lagunak. Donostiako Amara Berri eskolako LH5 eta LH6-ko ikasleak dira. Koadrila jatorra eta alaia izan da, edozein ekintzetan parte hartzeko prest azaldu dira beti eta gu oso gustura egon gara beraiekin. Orain 30 lagun berri ditugu. Ez al da horrela?
Gora Donostia! eta gora Amara Berriko lagunak!
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
Cristobal Gamon (Errenteria)
Hau da aste honetan gurekin izan dugun koadrilla,
Errenteriako Cristobal Gamon institutoko DBH1eko ikasleak dira. Oso jatorrak
izan dira denak eta primeran pasatu dugu beraiekin.
Sukalde kontutan ere oso onak dira. Probatu egin
behar dira egin dituzten pastak, ziur Argiñanok ez dituela hobeak egiten.
Aupa Koadrila, jarraitu horrela.!!!
2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
Sasoeta-Zumaburu (Lasarte)
Aste honetan
Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburuko ikasle apartak izan ditugu. Oso trebeak izan
dira gauza askotan, baina pastak egiten!!!
Jopela!!! Hemendik aurrera Lasarte-Oriara joango gara gozoak eta
pastelak erostera. Bejondeizuela!!!
2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena
Mendaro Ikastola (Mendaro)
Aste
honetan gurera
Kopla
hauen bidez, zer gertatu den
Kontatzen
hasiko gera
Hamasei
mutil ta hamar neska
nor
baino nor jatorrago
barnetegia
aste honetan
zoriontsuago
dago
Txapelak
eta painuloekin
izan
genuen aukera
herrikoekin
ospatutzeko
Santa
Ageda bezpera
Zerbait
berria ikasi gendun
eta
hori ez da txarra
eskupilotan
badaukagula
pixkat
hobetu beharra
Neskak –
mutilak; mutilak- neskak
lagunak ziren lehenago
lau egun hauek pasa
ondoren
orain dira lagunago
Monitoreok halare gera
pena txiki baten jabe
Mendarakoen txokolatea
dugula probatu gabe
Maria Eugenia, Jesus,
Irune
bihotzez eskerrik asko
guk zuei baino, askoz
gehiago
eman diguzuelako
2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna
El Ave María (Bilbo)
Hemen duzue aste honetan gure artean izan dugun koadrila. Bilboko El Ave María ikastetzeko LH6 mailako lagunak. Oso ondo pasatu dugu beraiekin. Lagun jatorrak eta alaiak dira eta proposatutako ekintza guztietan parte hartzeko prest azaldu dira beti.
Aupa koadrila!!!
Jarraitu horrela!!!
2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna
Domingo Agirre (Legazpi)
Hauek dira aste honetan gure artean izan ditugun lagunak, Legazpiko Domingo Agirre ikastetxeko LH5. Koadrila jatorra benetan egun hauetan gure artean izan duguna, ikasle alaiak eta lagun onak.
Aupa Legazpi! eta Aupa Alkiza!
Jarraitu horrela koadrila!!!
2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
San Pelayo (Ermua)
Oraingoan Ermuako San Pelayoko ikasleak izan ditugu. Gehien gustatzen zitzaiena zen neskak eta mutilak elkarrekin dantza egitea. Oso ondo konpontzen ziren eta oso giro ona zuten euren artean. A!, eta hitz egin! Hori da hitz egitea!! Ez ziren isildu ere egiten. Badakigu laster Ermuan okindegi bat jarrito dutela, pastak egiten oso onak direlako. Zorionak eta jarraitu horrela.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)