2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Amara Berri (Donostia)

Hauek dira aste honetan gure artean izan ditugun lagunak. Donostiako Amara Berri eskolako LH5 eta LH6-ko ikasleak dira. Koadrila jatorra eta alaia izan da, edozein ekintzetan parte hartzeko prest azaldu dira beti eta gu oso gustura egon gara beraiekin. Orain 30 lagun berri ditugu. Ez al da horrela?

Gora Donostia! eta gora Amara Berriko lagunak!


2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Cristobal Gamon (Errenteria)

Hau da aste honetan gurekin izan dugun koadrilla, Errenteriako Cristobal Gamon institutoko DBH1eko ikasleak dira. Oso jatorrak izan dira denak eta primeran pasatu dugu beraiekin.
Sukalde kontutan ere oso onak dira. Probatu egin behar dira egin dituzten pastak, ziur ArgiƱanok ez dituela hobeak egiten.

Aupa Koadrila, jarraitu horrela.!!!



2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Sasoeta-Zumaburu (Lasarte)


Aste honetan Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburuko ikasle apartak izan ditugu. Oso trebeak izan dira gauza askotan, baina pastak egiten!!!  Jopela!!! Hemendik aurrera Lasarte-Oriara joango gara gozoak eta pastelak erostera. Bejondeizuela!!!


2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

Mendaro Ikastola (Mendaro)




Mendarokoak etorri dira
Aste honetan gurera
Kopla hauen bidez, zer gertatu den
Kontatzen hasiko gera

Hamasei mutil ta hamar neska
nor baino nor jatorrago
barnetegia aste honetan
zoriontsuago dago

Txapelak eta painuloekin
izan genuen aukera
herrikoekin ospatutzeko
Santa Ageda bezpera

Zerbait berria ikasi gendun
eta hori ez da txarra
eskupilotan badaukagula
pixkat hobetu beharra

Neskak – mutilak; mutilak- neskak
lagunak ziren lehenago
lau egun hauek pasa ondoren
orain dira lagunago

Monitoreok halare gera
pena txiki baten jabe
Mendarakoen txokolatea
dugula probatu gabe

Maria Eugenia, Jesus, Irune
bihotzez eskerrik asko
guk zuei baino, askoz gehiago
eman diguzuelako