2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

Ama Guadalupekoa (Hondarribia)

Jaizkibel azpitik, talde jator hau etorri zaigu eta egun bikainak pasa ditugu elkarrekin. Ikasle jator eta alaiak, dantzari onak, beti jolasetan parte hartzeko prest eta beti umore onean.
Jarraitu horrela lagunak!!!
Aupa Alkiza!!! eta Aupa Hondarribi!!!


2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Ugaro (Legorreta) eta Errekalde (Oñati)



Hau izan da aste honetan izan dugu taldea. Legorretako Ugaro eta Oñatiko Errekalde eskoletako neska-mutilak. Zein baino zein jatorragoa, abeslari onak, sukaldari trebeak eta garrantzitsuagoa den zerbait, lagun ezin hobeak. 

Jarraitu horrela!
Aupa Oñati! eta Gora Legorreta!


2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Aranbizkarra (Gasteiz)


“Eguzkiaren lagunak” deitu diegu barnetegian Gasteizko Aranbizkarra ikastolako neska-mutilei. Aspaldiko partez, eguzkia gurekin izan da, lagun hauek eskatuta. Pozik, alai, elkarrekin dantza egiten, neskak mutilekin, mutilek neskekin, guztiekin… Horrela ibili gara lau egunetan. Eskerrik asko eta musu handi bat.


2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Zeanuri H.I. (Zeanuri)


Gorbea mendiaren magaletik, Ernio mendiaren magalera etorri zen Zeanuriko koadrila ez dugu ez berehalakoan ahaztuko. Askok guk geuk baino hobeto egiten zuten euskaraz, Arratia aldeko ukitu xarmant eta ederrarekin. Eskerrik asko hainbeste erakusteagatik, eta zareten bezalakoak izateagatik.